Google+ Sareak eta boterea ~ #PedaLógica por @alaznegonzalez

domingo, 29 de enero de 2012

On 11:02 by Unknown in ,    No comments

Sare-gizartean, net society, guztiz murgilduta gaude. Espazio eta denboraren buruerak disolbatu egin dira telekomunikazioei esker. Munduaren beste muturrarekin konektatzea inoiz baino errazagoa da: telefono konexioa (mugikorra, ADSL…), satelitea edota zuntz optikoa, besterik ez dugu behar eta. Gainera, munduan zehar gertatzen ari diren gertakizunen berri izan ditzakegu zuzenean iturri elektronikoen bidez.

IKTen sistema teknologikoek honako aldaketak ahalbidetu ditu:

  • Ekonomia berri bat: informazioan oinarrituta,
  • Komunikabide sistema berri bat: internet, sare bidezko komunikabideak, bidirekzionalak.
  • Enpresa zein zerbitzu publikoen gestio berria.
  • Kultura berri bat: Komunikatzeko erraztasun horrek sare indibidualismora, individualismo en red, eramaten gaitu. Ez gara isolatzen pantaila edota mugikorraren aurrean, beste kideekin harremanetan jartzen gara.
  • Instituzio politiko eta administratibo berrien sorrera: KZ guneen agerpena, sare bitartezko kudeaketak…
"Las nuevas tecnologías de la información y la comunicación, e Internet en particular, han cambiado las normas de la competitividad económica” (Kirkman, Sachs eta Stone, 2001: ¶ 2; Aipamena: Menou et al., 2004: 7).
Bai, sare gizaterteak ekonomiaren nondik norakoak aldatu ditu. Orain nazioen, eskualdeen eta enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea ezagutzak sortu eta informazioa era eraginkorrean kudeatzeko gaitasunean oinarritzen dira bereziki. Horrek esan nahi du gizartearen aberastasuna eta boterea kalitatezko hezkuntzan; gizabanako guztiak hezkuntza horretara sartzeko aukera izatean eta erakunde, instituzio…. unibertsitate eta zientzia munduarekin erlazio sakonak izatearen menpe daudela.
"El conocimiento y la innovación son las fuentes de riqueza, del poder y de la calidad de vida. De ahí sale el dinero. Con conocimiento, se acaba consiguiendo inversión y dinero. Sin conocimiento, aunque se tenga dinero, acaba perdiéndose.”
(Castells et al. 2006: 20)

Virilio-k esango zuen ciber-città-n bizi garela, hic et hunc-aren munduan. Virilio-ren ikuspegia nahiko post-apokaliptikoa den arren, begirada distopikoa esango nuke nik, hala ere, arrazoia badu zenbait baieztapenetan:
La velocidad absoluta es también el poder absoluto, el control absoluto, instantáneo, es decir, un poder casi divino. Hoy en día hemos puesto en práctica tres atributos de lo divino: la ubicuidad, la instantaneidad y la inmediatez; la visión total y el poder total(Virilio, 1997: 51)
Virilio-ren adierazpena Foucault-en (2005) Vigilar y castigar-en hirugarren kapituluarekin guztiz erlazionatuta dagoela uste dut. Bentahm-en panotikoaren ideia garatzen duenean. Zaingoari buruz aritzen denean, arakatze iraunkorreko sistema dela dio. Askotan Internet munduko panazea balitz bezala ikusten dugu. Baina interneten surfeatzen dugunean, TCP/IP protokoloen bitartez, arrasto bat uzten dugu, aztarna digital bat, kreditu txartelarekin ordaintzen dugunean bezala.

Sareek (sare digitalak barne), malgutasuna (malgutasuna distribuzioan: sare interaktiboetan, digitaletan…), moldagarritasuna eta bizirauteko kapazitatea dute (Castells, 2006: 30-34). Baina Castells-ek berak (2010) IKTeen beste aldea erakusten digu.

Kontuan izan behar dugu globalizazioaren prozesua gizartearen alderdi guztietan ematen ari dela, lehen azaldu bezala. Nazioak ere, globalizazioaren mugimenduari aurre egiteko hiru modutan jardun dute:
  1. Nazio sareak sortzen: NAFTA, OTAN, G-8, G-13 edota G-13…
  2. Nazioek instituzio internazionalak eta organizazio supranazionalak sortu ditu mundu mailako arazoei aurre egiteko: FMI, OMC, Munduko Bankua…
  3. Nazio ugariak gobernu erregionalei boterea itzuli diete.
Baina neurri hauek guztiak ez dira Internetaren onurako izan, Sareen Sareak zenbait nazioetako filtro-ak pairatu baititu, adibidez, Txinarenak. Txinan ezin dira zenbait orri bisitatu, eta bilatzaileak (Google, Yahoo…) “zentsuratuta daude”, ezin dira zenbait gauza aurkitu. Douheihi-k dioen bezala (2010: 75-76):
Pone de relieve la limitación potencial de las libertades que permite el entorno digital y los controles que pueden introducir los Estados nación a fin de gestionar una inmensa censura y/o la vigilancia de sus ciudadanos.”

Hori gutxi izango balitz, eta hurrengo irudian ikusi daitekeen bezala, alde batetik sarean konektatzeko boterea dugu (hau da, sarera konektatzeko baliabideak, estatuak jartzen dituzten filtroak…). Bestetik, sarearen boterea, hemen, gizarte globalizatuaren arteko koordinazio bat behar da:
Esta coordinación supone estándares (…) los protocolos de comunicación determinan las las reglas que hay que aceptar cuando se está en la red. En este caso, el poder se ejerce no por exclusión, sino por la imposición de reglas de inclusión”. (Castells, 2010: 73-74)

Hau guztia boterea sarean kontzeptuarekin erlazionatuta dago. Eta azkenik, sareak sortzeko boterea. Castells-ek (2010) aipatzen duen bezala, sareen boterea sareak sortu (programatzeko) eta beste sareekin interkonektatzeko kapazitatean datza.

Beraz, Foucault-en teoria, lekuak/ espazioak gizarteak kontrolatzeko erremintak bezala erabiltzea, IKTeei estrapolatu dezakegu. Hala eta guztiz ere, begirada baikorragoa eman nahi diot nik teknologia berriei, jakinez, boterearen zerbitzura jarri daitezkeen teknologiak direla, baina baita kontra-boterearenak, hau da, herritar arruntarenak.

Adibidea, azken egunetan pil-pilean dagoen gaia, behintzat sare sozialetan 15M-rena: meneame, zabaldu, twiter (#spanishrevolution // #estonosepara // #acampadasol hashtag -ekin); facebook, digg it….

Esperantza dago, eta hezitzaileok IKTak gauzak aldatzeko erremintak direla sinestu behar dugu, horrela, haustura digitala gainditzeko prozedurak, programak… kudeatu ditzakegu.
BIBLIOGRAFIA
  • Castells, M. (2006). Informacionalismo, redes y sociedad red: una propuesta teórica. Hemen: Castells, M. (ed.). (2006). La sociedad red: una visión global. Madril: Alianza Editorial 27-75. orr.
  • Castells, M. (2010). Comunicación y poder. Madril: Alianza editorial.
  • Doueihi, M. (2010). La gran conversión digital. Buenos Aires: Fondo de Cultura Económica.
  • Foucault, M. (2005). Vigilar y castigar. Nacimiento de la prisión. Madril: Siglo XXI
  • Internet World Stats. (2011). Intert World Stats. Usage and population statistics. 2011-04-20an kontsultatuta: [on line]
  • Menou, M. J.; Pasadas Ureña, C. (trad.). (2004) La alfabetización informacional dentro de las políticas nacionales sobre tecnologías de la información y comunicación (TICs). La cultura de la información, una dimensión ausente. Anales de documentación, ISSN 1575-2437, Nº. 7, 2004 , págs. 241-261. [bertsio elektronikoa] 2011-03-26an kontsultatuta: [PDF]
  • Virilio, P. (1997). El cibermundo, la política de lo peor. Madril: Cátedra.

0 comentarios:

Publicar un comentario